Logotipoa

Bannerra
Bertan zaude: » Hasiera » Estella-Lizarrako hiria » Estella-Lizarrako historia
Estella-Lizarrako hiria
  • Botoia
  • Botoia
  • Botoia

Estella-Lizarrako historia

Irudia
Gaztelako atea

    Merkataritzaren dibertsifikazioa eta nekazaritzaren zabalkundea, erromesen bidean zehar lortzen zen aberastasuna eta artisau-klase garrantzitsua ahaztu gabe, hazkundearen sortzaileak izan ziren XII. eta XIII. mendeetan barna. Hala ere, hurrengo mendea auzoko-bandoen arteko liskar ugariek erasan zuten, non honako ordenantza bizkor hau xedatzera heldu ziren: "hiltzen duenak hil bedi", eta ordenantza hau gobernadore batzuk eta Karlos II.a errege berak berritu zuten. XIV. mendean hiriko komunitate judu garrantzitsuaren aurkako jazartzea gertatu zen, erresumaren hirugarren judutegia Iruñaren eta Tuteraren atzean. 1328ko martxoaren 6an, Lizarrako herritarrek, frai Pedro Ollogoiengoaren sermoiek beroturik, eta Karlos I.a Burusoilaren heriotzaz eta horren ondorioz boterea hutsik geratzeaz baliaturik, judutegia eraso zuten. Lizarrako komunitateak zuen garrantziaren erakusgarri izan zen, Evreuxko Felipe erregeak ezarri zien zigorra hondamen guztien erantzuleei. Baita ere Gaztelarekin izandako gerrak 1378an larriki kaltetu zuen hiriko ekonomia.

    Bandoen arteko liskarrek segitu zuten XV. mendean, oraingo honetan bi talde ziren aurrez aurre zeudenak, Poncetarrak eta Learzatarrak, eta horien arteko istiluek hiriko bizitza polarizatu zuten. Borroka gehiago Gaztelarekin (1429-1430) eta gerra zibil baten ondorioak Nafarroan, Egako ertzean kokaturik dagoen hiriko gainbehera geldiezina eragin eta areagotu zuten, eta ibaia bera ez zen egoera honetatik kanpo gelditu 1475 urtean sekulako ur-goraldia izan baitzuen etxe guztien erdiak suntsitu zituena.
Elkarbanatu:
  • Bannerra

    Estella-Lizarrako argazkiak

    Multimedia galeria

    Hobeto ezagutu gaitzazu. Gure hiriko argazki galeriak.
  • Bannerra

    Gure jaietako berezia

    Estella-Lizarrako Jaiak

    Jaiak barrutik. Galeria bereziak
  • Bannerra

    Estella-Lizarra eta Donejakue Bidea

    Donejakue Bidea

    Pasagune garrantzitsua. Derrigorrezko atsedena Donejakue Bidean.

gráfico
Zer ari da gertatzen
  • Bannerra

    Eguraldia

    Espazio BTT Lizarraldea


    Bidaia BTT Lurreko Lurraldea bisitatu eta Lizarra eta bere eskualdearen bidez egin ditzakezun BTT bide guztiak ezagutu.

    Ikus ezazu Bideoa BTTaren aurkezpen bideoa

    Banner

    Botoia