Logotipoa

Bannerra
Bertan zaude: » Hasiera » Estella-Lizarrako hiria » Estella-Lizarrako alkatesaren agurra
Estella-Lizarrako hiria
  • Botoia
  • Botoia
  • Botoia

Alkatesaren agurra

Irudia
Koldo Leoz

Estella, Lizarra, Estella-Lizarra, hiru izen hiri bakar baterako, XI. mendearen hasmentan hiri bilakatu zen bizigunerako, bertan zegoen herrixka anitzez urte lehenagokoa bazen ere. Izen horiek ematen diote egun duen ezin ukatuzko aniztasun hori. Bere karriketan barna ibili dira baskoiak, frankoak, juduak eta bertzelako herri eta kulturak: arrasto sakona utzi duten nafarrak, funtsean, eta Estella-Lizarra hiriari gaur egun duen nortasuna —ñabardurez mukuru, ondasun aberats baten jabe— xertatu diotenak. Lizarra zaharrak harro eta abegitsu ekin dio bere bideari, Ega ibaia bidelagun izaki beti. Eta bide hori da, hain xuxen, urtero hainbertze erromes ekartzen duen Santiagokoaren kide eta erakusle.

Hortaz, erraten ahal dugu Estella-Lizarra historien bilgune dela. Eta horregatik, gomit egiten dizuet bere Erdi Aroko hiru gazteluak, bere jauregi, plaza, xoko eta judu-auzoaren oihartzuna ezagut ditzazuen. Horiek eta bertze leku eder batzuk ezaguturik jasoko dituzue ni ohore handiz alkate naizeneko hiri honen edertasuna eta garrantzia.

Bere ondasun kulturalaz gain, Estella-Lizarrak fier erakusten du bere ehundura asoziatiboa, herri anitzendako eredugarria dena. Gizatalde hauei esker, elkarte hauei esker, sekulako bizitza antzematen da urte osoan zehar, eta festa egunetan nabari da batez ere: inauteriek, gabonek, Erdi Aroko asteak, festa handi zein txikiek, denek dute kolektibo horien lorratz eta lurruna. Zatozte festa horiek ezagutzera! Segur naiz itzuliko zaretela berriz ere.

Eta, zer erranik ez, merkataritza da, done Jakueren bidea errotu zenetik hona, gure hiriko arlo ekonomikorik sendoena. Eta XXI. mende honetan ere erosketagune nagusi izaten jarraitzen du merindadean: eskaintza zabal eta modernoarekin batera, asteroko tradizio luzeko merkatua du, eta etorkizunari begira erronka bizigarriak. Bertzalde, garapen ekonomikoaz denaz bezainbatean, Estella-Lizarraren xedea da merindadeko bertze arloetan ere hiriburu aritzea, erran nahi baita, sektore industrialean --industrialdealdearen dinamizazioa litzateke helburu nagusietako bat-- zein turistikoan, zeinetan, gainontzeko herriekin elkarlanean, bide emankorra baitago egiteko.

Gainera, merindadeburu izaki, eskualde osoko zerbitzugunea da, eta horren froga dira ondoko zentro eta erakundeak: García Orcoyen Ospitalea, Remontival Eskola Publikoa, Arieta Haur Eskola, Lizarraldea Institutua, Julian Romano Musika Eskola, Almudi edota Miguel de Egia Liburutegia, merindadeko errefentziak den-denak.

Finean, Estella-Lizarrak kirol -eta kultur-eskaintza zabala du, eta horren erakusgarri dira hogeita bortz baino gehiago kirol-klubak eta gizatalde kulturalak; bere merkataritza sare bikaina, laurogeita hamar baino gehiago diren saltokiei eskerrak; kalitateko ostalaritza segurtaturik dago hirian dauden berrogei ostalaritza-lekuekin; orotariko zerbitzuak ere nonahi dituzue. Nolanahi ere, alkate gisa, bereziki harro nago lizarratarren gizatasun itzelaz, horrek egiten baitu oro bideragarri: ez da zalantzarik, gure herritarrak dira Lizarrako altxor preziatuena, eta horretarako egiten dute lan egunero, Lizarra, Estella, Estella-Lizarraren hobekuntza ikusmiran.

Elkarbanatu:
  • Bannerra

    Estella-Lizarrako argazkiak

    Multimedia galeria

    Hobeto ezagutu gaitzazu. Gure hiriko argazki galeriak.
  • Bannerra

    Gure jaietako berezia

    Estella-Lizarrako Jaiak

    Jaiak barrutik. Galeria bereziak
  • Bannerra

    Estella-Lizarra eta Donejakue Bidea

    Donejakue Bidea

    Pasagune garrantzitsua. Derrigorrezko atsedena Donejakue Bidean.

gráfico
Zer ari da gertatzen
  • Bannerra
  • Bannerra
  • TIEMPOS NUEVOS TEATRO

    TIEMPOS NUEVOS TEATRO
    "Erase una ez un rey"
    Los Llanos Kultur Gunea. 20:30ean
    Sarreraren prezioa. 10€
    Hasten da 2017-05-05

  • CORAL BARBITANYA

    CORAL BARBITANYA

    Zuzendaria: Estanis Dalmau Boronal

    Estanis Dalmau da abesbatzren zuzendaria 2014ko untik, baina 2001eko maiatzean sortu zen Barbastron (Huesca), Rosa Corts zuzendaritzapean, zena hartzen du Al-Andalujsko eremu horretatik zeinean Barbastro Baitzen...
    Hasten da 2017-05-06

Eguraldia

Eguraldia Estella-Lizarran ditugun nobedadeen berri izan nahi baduzu, erraz jartzen dizugu.

Hutsik dagoen esparrua zure helbide elektronikoarekin bete eta intereseko azken albisteak bidaliko dizkizugu.

Botoia