Logotipoa

Bannerra
Bertan zaude: » Hasiera » Zer ikusi Estella-Lizarran » Ruako San Pedro eliza
Zer ikusi Estella-Lizarran
  • Botoia
  • Botoia
  • Botoia

Ruako San Pedro eliza

Irudia
Ruako San Pedro eliza

1256an hiriko Eliza Nagusiaren titulua eman zitzaion. Elizara harmailadi batean zehar sartzen da, XX. mendeko hirurogeitamar hamarkadaren hasieran egina. Nabarmena da eskailerak ematen dion goranzko itxura, ez bakarrik bere antolamendua goian, baizik eta dorreak ematen dion bertikaltasunagatik, horren beheko aldean trazeria gotikoko leiho monumentalak irekia. Portada XIII. mendearen lehenbiziko erdialdekotzat jotzen da eta eragin musulmana nabaria da, nahiz eta erromanikoko dekorazio-ekarpenak izan mihiztadura fin batean landare-izaerakoa, geometrikoa eta figuratiboa, harpia, sirena, zentauro eta grifoekin. Eraikinaren barnealdeak XII. mendeko azken laurdenean sortzen diren era konstruktiboak izaten ditu. Garai horretakoa da tenplu-burua hiru absidez osatuta, horietara heltzen da harmailadi batetik 1893an Cayetano Etxauri hargin lizartarrak landua. Elizak hiru nabeak ditu, Ebanjelioarenean San Andresen kapera kokatzen delarik, 1696an eraikia apaindura oparoarekin eta erretaula batekin XVIII. mendeko bigarren erdialdean egina. Tenpluan buru izaten da San Pedroren irudi bat, 1687ko data eramaten duena. Ondoko irudia hauek ere nabarmentzen dira: O-ko Ama Birjina (XIV) edo Arrosarioko Ama Birjina, XVII mendeko lehenbiziko erdialdeko lana. Bataiarri ederra dauka, XII mendeko bukaerakoa. Baita klaustro galanta ere 1170 urtearen inguruan eraikia, horretan bi hegal falta dira 1572an Zalatambor gaztelua eraistearen ondorioz. Eskultura-kalitateari dagokionez lehen mailakoak dira bere kapitelak, artista ezberdinen esku diferenteak hartzen dituztenak. Kapitelek txandakatzen dituzte santuen bizitzaren elementu historiatuak, armagizonak, pizti-hezleak, esfingeak, iparraldeko hegalean, eta mendebaldekoan bestiario oso bat sirenekin, harpiekin, grifoekin eta landare-motiboekin.
Elkarbanatu:
  • Bannerra

    Estella-Lizarrako argazkiak

    Multimedia galeria

    Hobeto ezagutu gaitzazu. Gure hiriko argazki galeriak.
  • Bannerra

    Gure jaietako berezia

    Estella-Lizarrako Jaiak

    Jaiak barrutik. Galeria bereziak
  • Bannerra

    Estella-Lizarra eta Donejakue Bidea

    Donejakue Bidea

    Pasagune garrantzitsua. Derrigorrezko atsedena Donejakue Bidean.

gráfico
Zer ari da gertatzen
  • Bannerra

    Eguraldia

    Espazio BTT Lizarraldea


    Bidaia BTT Lurreko Lurraldea bisitatu eta Lizarra eta bere eskualdearen bidez egin ditzakezun BTT bide guztiak ezagutu.

    Ikus ezazu Bideoa BTTaren aurkezpen bideoa

    Banner

    Botoia