Logotipoa

Bannerra
Bertan zaude: » Hasiera » Zer ikusi Estella-Lizarran » Sancristobaldarren jauregia
Zer ikusi Estella-Lizarran
  • Botoia
  • Botoia
  • Botoia

Sancristobaldarren jauregia

Irudia
  • Irudia
  • Irudia
Sancristobaldarren jauregia

Seguru aski, 1540 baino lehen jauregia eraiki zen, Diego de San Cristobal Ballesteros Eguia jaunak eta bere emazteak, Maria Cruzat y Jaso andreak aginduta. Eraikinak fatxada ederra du, adreilua nagusi, haren bertikaltasun monumentalagatik nabarmentzen dena. Lehenbiziko gorputzaren eskuinaldean harrizko portada bat dago, bi gizonen buruek eratutako bi mentsula txikitan oinarri duen alfiz batez babestua. Portada gruteskoekin oparo apainduta dago. Fruituen girlanda batez apainduriko armarri batek San Cristobaldarren eta Cruzatarren leinua erakusten du. Bigarren pisua altxatzen da bi balkoietan eratua, albo banatan bi zutabe abalaustraturi bi atlante txiki batzuek eusten diete eta zutabeen bukaeran friso bat dago eta haren gainean tinpano makur bat, alboetan ume batzuk dituena, San Cristobaldarren eta Cruzatarren ezkutu korreiformeen euskarri. Ezkerraldeko balkoian, frisoan, Herkules mitikoak egin behar izan zituen hamabi lanetatik lau erakusten dira: Herkules Lernako hidrarekin borrokan, Yolao adiskidearen laguntzarekin. Herkules eta Anteo erraldoia aurrez aurre, borrokan Nemeako lehoiaren eta Neso zentauroaren aurka. Frisoen gainean bi busto ikusten ditugu, bata gizonezkoa, antza denez Herkules irudikatzen duena eta bestea, emakumezkoa, Diana, Hebe edo Minerva izan daitekeela. Barne aldean, erdi-erdian patio bat dago, altuera ezberdinetako bi solairuak dituena, fuste poligonala eta bihurrikatua duten zutabeekin. Biek zinta apaingarri bat daukate, kapitel moduan, zizeldura eta adierazpen bikaineko kerubin eta gizon, emakume eta aingeru batzuen bustoak dituena. Jauregiaren eraikuntza Gil de Morlanes gaztearen artearekin erlazionatu da edo Azpeitiko hargina zen Martin de Oyarzabalen artearekin, azken hori Iratxeko monasterioko klaustroaren eraikuntzan lan egiten ari baitzen.
Elkarbanatu:
  • Bannerra

    Estella-Lizarrako argazkiak

    Multimedia galeria

    Hobeto ezagutu gaitzazu. Gure hiriko argazki galeriak.
  • Bannerra

    Gure jaietako berezia

    Estella-Lizarrako Jaiak

    Jaiak barrutik. Galeria bereziak
  • Bannerra

    Estella-Lizarra eta Donejakue Bidea

    Donejakue Bidea

    Pasagune garrantzitsua. Derrigorrezko atsedena Donejakue Bidean.

gráfico
Zer ari da gertatzen
  • Bannerra

    Eguraldia

    Espazio BTT Lizarraldea


    Bidaia BTT Lurreko Lurraldea bisitatu eta Lizarra eta bere eskualdearen bidez egin ditzakezun BTT bide guztiak ezagutu.

    Ikus ezazu Bideoa BTTaren aurkezpen bideoa

    Banner

    Botoia