"La Pañuelada" da Festetako igandean gertatzen den ekitaldia, Udalbatza
San Pedro Ruakoa elizatik Udaletxera itzultzen denean, San Andres ohoretan eginiko prozesioa bukatu ondoren.
Ibilbide honetan, lepotik helduta, mutilek dantzatzen eta kantatzen dute
"Arrano bikoitzaren azpian" martxaren akordeak jarraituz, lerro ugariak eratzen dute eta lerro horiek Udaletxeko plazara heltzean, korridorea egiten diete agintariei, eta zapi gorriak askatu ondoren, eskuekin astinduz, ikuskizun paregabea eskaintzen dute, herritarrak orokorrean ekitaldi honetara erakarriz.
"La Pañuelada" 1967an sortu zen, Miguel Lanz Pinies jauna Alkatea zelarik, eta urte hartatik sarturik dago gure Festetako Egitarau Ofizialaren testuan.
"La Pañuelada"ren hasierak, Domingo Llauró bertako kronistaren arabera, jatorria izan zuen honako gertaera honetan: urte hartan Gobernuko Agintariek debekatu omen zuten, herritar mailan,
"txabiske" edo "txangarro" izenekin ezagutzen diren lokalen instalazioa, festetan zehar gazteentzat hain baliagarriak diren lokalak, hain zuzen ere.
Debeku horrek gazteak mindu zituen eta horien nahigabea erakutsi nahi izan zuten Udaletxearen aurrean "bajadica del Puy" deituriko ekitaldian, Erraldoien Ostiral guztietan egiten dena Puyko basilikan gure Patroien ohoretan Bezpera Nagusiak ospatu ondoren. Udalbatza, Udaletxera itzultzean eta bere segizio ofizialarekin lagundurik, Puy kalean zehar igarotzen da non urtero neskek eta mutilek kantatzen eta dantzatzen duten jaitsiera arrunta oztopatuz, bultzadak ematen dira nekatzen diren arte, orduan Udalbatzak ibilbidea jarraitu ahal du. Baina urte hartan, dirudienez, bultzada horiek kalte fisikoak eragin ahal zizkieten Buñoleko Bandaren musikariei, hainbesteraino non Bandaren Zuzendariak jakinarazi zion Alkateari gauzak horrela segituta alde eginen zutela. Egoera horren aurrean eta musikari batek kolpe bat jaso zuela egiaztatu ondoren, Miguel Lanz Alkateak Hiriko bandera altxatu zuen eta Udalbatza, gazteen artean pasatuz, Udaletxera joan zen.
Gazteak konturatu zirenean, Udaletxeko plazara heltzean, protesta agerikoa erakutsi zuten.
Hori Erraldoien Ostiralean gertatu zen, baina hurrengo igandean eta
San Andres prozesioa bukatutakoan, eta ostiralean gertatutakoaren kalte-ordain moduan, berrogeita hamar bat mutil eta askoz gehiago Elizatik Udaletxera doan ibilbidean zehar batu zirenak, Udala lagundu zuten kantatzen eta dantzatzen.
Ibilbidea bukatzean, eta Alkatea balkoira atera zenean, mutil guztiek zapi gorriak eskuetan, txaloaldi handi bat eskaini zioten, horien estimua erakutsiz modu espontaneoan, eta egoera hori urtero errepikatzen da, eta dagoeneko Egitarau Ofizialaren parte da.
Beste artikulugile eta kronista batzuek adierazten dute "La Pañueladaren" jatorria bat datorrela Prozesioan sartutako aldaketa batekin, hau da, desfilean hiriko musika- eta folklore-taldeak sartzea. Baita ere San Andres santuaren erlikien eramateko aldaketarekin, hortik aurrera gazteek eraman baitzuten,
Santo Domingo komentuko fraide dominikoek eraman beharrean.
Azken urteetan eta 1974an, Festetako larunbatean, Puyko Basilikan Meza Nagusia ospatu ondoren, emakumezkoen lehenbiziko
"Bajadica del Puy" burutu zen eta era berean, emakumeen lehenbiziko "Pañuelada". Guzti hori
Domingo Llaurók daukan agirien eta argazki-artxiboaren arabera.